XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Ori dana apurka apurka sartu bear da lege egokiak jarrita euskerari indarra emoteko.

Baina ori ez da naikoa.

Eskola, irakasle eta material egokiak bear dira euskera irakasteko eta euskera benetan irakaskintzan sartzeko.

Zerbitzu publikoetan euskeraren erabilkera normalizatu bear da.

Enpresa pribatuetan zelan normalizatu euskera?.

Beste batzuk, bide batzuk zabaldu dituzte eta ondorio onakaz.

Badaukagu non ikasi eta zer ikasi, nire iritxiz beintzat.

5. Au dana zenbat kostako dan neurtu daiteke gitxi gora-bera.

Eta gora bera ori ez da andia izango.

Baina benetan itaun bat egin gura dot dautsat neure buruari: egia ete da euskera gauza inportantetzat jotzen dogula danok Euskalerrian?.

Gauza bat biotzeko bajaku bideak ipintzen ditugu ori lortzeko.

Esate baterako Real zaleak 363 miloi emongo dabez bederatzi ilabetetan barriro Liga irabazi dagian.

Eta Atleti zaleak 395 miloi emongo dabez denpora bardinean euren ekipoa ordaintzeko.

Euskera aztertzeko orren erdirik egongo da?.

Eusko Jaurlaritzak zeozer egiten dau eta Diputasinoek bere bai.

Laguntza emoten dabe kultura ekintzetarako.

Monumentuak gordetzeko, esate baterako.

Eta ondo emona.

Baina Diputasino bakotxak badauka monumentu bizi bat bere lurraldeetan, bertan erabiltzen dan euskalkia.

Monumentu ori gorde, zaindu ta indartzeko zenbateko laguntza emoten dau?.

Edo euskalkiak ez badira monumentu gordegarriak komeni jaku jakitea, alperrik denpora eta burua ez galtzeko.

Onek erantzun egokirik badauka, ni posik artzeko.